XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Nekez esango nizun hori
- Zer egin dut gaizki ba?
- Zure Norris horrek, nonbait, uste zuen, behin Gieger garbituta, kasua burututa zegoela.
- Nik ez nuen hala ikusten, ordea.
- Geigerrek hurbiltzeko zeukan metodoak txundituta uzten ninduen eta txundituta uzten nau oraindik ere.
- Ni ez naiz Sherlock Holmes edo Philo Vance.
- Ez dut espero izaten poliziak miatuta daukan terreno batera joan, han idazluma punta hautsi bat aurkitu eta horretan oinarrituta kasu oso bat eraikiko dudala.
- Zuk uste baduzu badagoela norbait detektibetzan holako gauzak eginez bizimodua ateratzen duena, ez dituzu txakurrak ondo ezagutzen.
- Ez dituzte holako gauzak gainetik pasatzen uzten, zerbait gainetik pasatzen uzten badute behintzat.
- Nik ez dut esaten askotan gauza batzuk gainetik pasatzen uzten ez dituztenik, lan egiteko benetako askatasuna dutenean.
- Baina hori egiten badute, seguru gauza galduago eta lausoago bat izaten dela, hauxe adibidez, Geigerren gisako tipo batek zuri zor batzuen frogak bidali eta gizon prestu baten moduan ordaintzeko eskatzea.
- Geiger halamoduzko negozio bat zeraman gizona zen, gutxienez posizio arriskutsu batean zegoena, azpikari batek babestuta eta poliziaren parte baten tolerantziarekin.
- Zergatik egin behar zuen hori?
- Zuri presioa egiten zizun zerbait ba ote zegoen jakin nahi zuelako.
- Zerbait baldin bazegoen, zuk ordaindu egin beharko zenuen.
- Ezer ez bazegoen, ordea, zuk ez-ikusia egin eta berak egingo zuen hurrengo mugimenduaren zain geldituko zinen.
- Baina bazegoen zerbait zuri presioa egiten zizuna.
- Regan.
- Beldur zinen ez ote zen itxuraz ematen zuenaz bestelakoa, (...)